XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Okupek ez dute 22an koartela utziko30 bizi lagunen artean, 64 urteko andere bat bizi da
Koldo BILBAO
Atzo, Hernaniko alkateak agindutako koartelaren desalojoaren dekretuari buruz aritu ginen.
Udalak zuen arrazoi nagusia, Portuko bizilagunek salatutakoak dira.
Gaur berriz okupekin aritu gara berriketan, ia zein zen bere iritzia jakiteko.
Koartelan 30 lagun inguru bizi dira.
Gu horietako hirurekin izan gara, Ixiar, Barro eta Txusekin alegia.
Baita ere bertan bizi den 64 urteko andere batekin hitzegin dugu.
Baina beldurra medio, nahiago izan du elkarrizketarik ez egitea.
Badakigu hauek esandakoak, ez dutela zergatik kolektiboaren osotasunarekin bat etorri behar, hala ere interesgarria iruditu zaigu hauek esandakoak argitaratzea.
Lehengo astean Ertzantzako eta Udaltzaingoaren zenbait kide, alde egiteko aginduaren berri, okupei banan bana komunikatu ondoren.
Ez genuen halakorik aurkitu.
Nahiz eta neurri honen zai egon, heldu denean, inprebistoz harrapatu dituzte.
Desalojoari buruz galdetu diegunean, Udalak zuen karta ondo jokatu duela erantzun dute:
Hasteko ze eratako jendeak osatzen zuten okupek jakin nahi genuen.
Sarritan pertsona hauek punkiak edo gizarteak nahi ez dituen elementuak osaturik dagoela pentsa ohi dugu.
Egia esan, modu guztietako lagunak aurkitu ditugu, ikasleak, pilota eta bertso txapeldunak, ijitoak...
Hau da, kaleko jende arrunta, baina kontsumozko bizitzatik urrun bizi nahi duen jendea.
Beste erara bizitzeko eskubidea eskatzen dute.
Dirua ateratzeko ere, tailerrak montatu dituzte, beste batzuen artean ogia egiteko bat dagoelarik.
Arazo nagusia ijituegatik dator, eta batez ere hauek droga trafikoan izan dezaketen harremanagatik.
Lehen salaketa gai, honen inguruan izan zen.
Hauek Udaletxeko gai honekiko dagoen teknikoarekin hitzegin zuten, gaiari irtenbidea bilatzeko.
Ondoren Portuko auzo elkartearekin izan ziren,
Emandako hurrengo pausoa, gobernu batzordearengana joatea izan zen, hizketaren bidez arazoa konpontzeko,
Lehengo urtean izan zen etxe okupatuen bileran, argi ikusi zen 92-erako era honetako etxebizitza guztiak itxi nahi zituztela,
Bestalde, kuriosoa iruditzen zaie, etxeak ez dutenentzat egin nahi izatea eta horretarako 30 pertsona bertatik botatzea.
Bide honetatik jarraituz, beraien enpadronamenduaren aurka, agintariek izandako jarrera
Ez dute bide legalera jo, badakitelako burokrazian sartzea delako eta urte bete atzera dezaketelako erabakia.
Horrek, pertsona bati gutxienez ikasketa beka galtzea suposatu dio.
Auzokoekin bi bilera izan dituzte eta hauek beraien aurka ez zutela ezer ere ez esan zieten.
Mobilizazioei buruz hitzegiterakoan oraindik ez zutela ezer prestatu esan ziguten.
Bakarrik desalojoaren egunerako, jendeari igo dadin eskatuko zutela eta ahal balitz galeraziko zutela esan ziguten.
Botatzen badituzte beste lekuren baten bila ari direla, baina Hernanin baldintza honetan zer edozer bilatzea oso zaila dela uste dute.
Hala ere, argi daukaten bakarra, 22an handik ez direla mugituko da.
Puntu bitxiena 64 urteko andere bat beraien artean bizi dela da.
Berarekin hitzegitera joan ginen baina elkarrizketarik ez zuela nahi esan zigun.
Beldurti azaldu zitzaigun.
Begiak piztu zitzaizkion, beteek, nahiz eta desalojoa izan bertan geratuko zirela esan genionean.
Hala ere, beldur zen poliziaz eta aitortu zigunez ahizparen etxera joango zan, handik bidaltzen bazuten.
Bera ere kexatu egiten zan ijituen jarrerarengatik, baina garbitasunagatik.
Bururaino zegoen hauek utzitako zaborraz.
Bestela han ongi zegoela eta ez zuela ulertzen zergatik handik bota behar zituzten esan zigun.
Honekin amaitu genuenean bertan geratzen den ijito bikote bakarrarekin aurkitu ginen.
Hauek ere ez zuten hitzegin nahi.
Esan zuten bakarra: